Asteburu honetan Ibai Maritxalarren pintura erakusketa egongo da, Torre Zurin

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 14a, 12:42

Datorren asteburu honetan Ibai Maritxalarren (Orereta, 1979) pintura erakusketa egongo da Torre Zuri erakustokian.

 

Pinturan antzerkiaz eta antzerkian eszenografia plastikoak landuz dihardu 2005ean Londresen ikasketak amaitu zituenetik. Harrezkero, Euskal Herrian, Ingalaterran eta Mexikon burutu ditu bakarkako zein taldekako erakusketak. Asteburu honetan bere lanak ikusteko aukera izango da Torre Zurin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide