Inauteriak 2018

Txikienak hasi dira inauteriak ospatzen

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 9a, 18:17

Inauteriekin bat eginez, txikienek mozorroa soinean jantzi eta saltoka hasi dute festa. Eguraldiarengatik kalean kalejira egin ez badute ere, giro alaian hasi dituzte inauteriak Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako ikasle eta irakasleek. Txaranga, umorea, algarak, saltoak, oihuak... denetarik izan da, eguraldia goibela atera den arren.

Floreaga Salestar Ikastetxeko argazki gehiago loturan.

Festari amaiera Gurea pilotalekuan eman diete, Oihan Vegak eskainitako musika dantzaldiarekin. 

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide