maxixatzen.eus

'Kejie ta desditxie' ataleko herritar baten kexa: 'Ume joko txoro bat'

  Besterik  Azkoitia

'Kejie ta desditxie' atalean herritar batek bere kamioia Basarte industrialdean aparkatzeko dituen arazoen berri eman nahi izan du.

 

Basarte industrialdean, kamioia aparkatzera joan naizenean, ikusi ditut hiru auto aparkatuta. Aurrenekoan hau pentsatu dut: kasualitatea, baina horrela suertatu zait. Nola edo hala, atoia sartzea lortu dudanean, pertsona bat etorri zait esanez, ari naizen tokian sarrera bat dagoela. Baina sarrera hori ez dago egokitua espaloia daukalako eta seinalerik ez duelako.

Gero kalean ezagun batzuen bitartez jakin dut, ordea, autoak nahita uzteko neurri batzuk hartuta dituztela kamioiak ez ditzagun aparkatu. Nahita, hiru auto aparkatuta uzten dituzte, hamabi metro inguruko tartearekin, lau trailer, gutxienez, aparkatu ez ditzagun.

Lotsagarria iruditzen zait, aparkatzeko herritik aldendu beharra izateaz gain, horrelako estrategia txoro batekin aurkitzea, batzuk ez dutelako nahi enpresaren aurrean kamioiak aparkatuta egotea, berez gune librea izanda. Enpresa esanguratsua eta oso ezaguna izanik, lotsagarria da jokabide hori. Juaristi da enpresa hori.

Niri eta nire ingurukoei asko eragiten digu neurri horrek. Izan ere, kamioia bazter batean utzita, inor pasatzen ez den kale batean, lapurretak eta sabotajeak egiteko arrisku handia dagoelako.

APARKALEKU PUBLIKO LIBREA DA!

I.A.B.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa