Kale inkesta: 'Zein albiste nahiko zenuke aitzie urte berrixen?'

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 9a, 10:30
Urtarrileko kale inkestako zortzi protagonistak.

Urtarrileko aldizkariko kale inkestan 2018an zein albiste entzutea nahiko luketen galdetu zien Maxixatzenek zortzi herritarrei. Hona hemen erantzunak:

 

1. Mila Alberdi

Krisise pasau dala aitzie. Geruo ta hobeto daola esatebe, baino dana gezurre dala iruitze zat. Nik eztixot antzeman behintzet.

 

2. Jabier Albizuri

Makroproiektuetako diru publikoa, lurraren sukarra edo berotze efektua sendatzeko erabiliko dela.

 

3. Jabier Astigarraga

Mariano Rajoi Espainiako Gobernuko presidente kargutik kentzie.

 

4. Joritz Badiola

Langabezi tasin ehunekue jaistie.

 

5. Mari Cruz Zubizarreta

Gazte danak lana topatzie nahiko nuke nik.

 

6. Miren Ayerdi

Politika kontuk gutxixo aitzie eta, batiz bat, kulture ta kirol munduko albiste gehixo.

 

7. Ibon Altuna

Pakie, osasune eta lana eon dadile. 

 

8. Maria Unanue

Lanik gabe dauden gaztik eta 50 urtetik gorakuk lana errezo topatzie.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide