Udalak Berdura Plazako bi merkataritza lokal eraberritu ditu esleitzeko

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 9a, 09:49
Argazkian, Berdura Plazako bi merkataritza lokal guztiz eraberrituta.

Udalak Berdura Plazako bi merkataritza lokal guztiz eraberritu ditu esleitzeko asmoz. Esku hartzearen arrazoia da tokiari bizia ematea eta bertako aktibitatea areagotzea.

 

Lokal bakoitzak 32 metro karratu erabilgarri ditu gutxi gora-behera. Bakoitzean bainugelak jarri dira, instalazio elektrikoa aldatu da, lurra eta hormak txukundu eta margoketa lanak egin dira. Lanen kostua 54.225,61 (BEZ barne) eurokoa da.

Behin berritze lanak burututa, Udala lizitazio txostena prestatzen ari da, lehiaketa publikoa martxan jarri eta lokalak emateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide