Inauteriak 2018

Eguraldia dela eta, Oihan Vegaren eta Txantxariaken emanaldiak tokiz aldatuko dira

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 8a, 15:17

Eguraldi hotza dela eta, Udalak biharko Oihan Vegaren emanaldia eta larunbateko Txantxariaken ikuskizuna tokiz aldatzea erabaki du, 'espazio itxietan jendea erosoago eta epelago egongo delako'.

 

Hori horrela, bihar, ostirala, Oihan Vegarekin dantzaldia, 17:00etatik aurrera Gurea pilotalekuan izango da, eta ez Herriko plazan, aurrez iragarritako moduan.

Bigarren aldaketa larunbatekoa da. Txantxariak taldearen ikuskizuna Elkargunean izango da. Hori ere, Herriko plazan izatekoa zen, baina Elkargunean izango da azkenean, 17:00etan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide