Zubi Berri Gimnastika erritmikoko kideak Azpeitian

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 8a, 09:34

Zubi Berri Gimnastika erritmikoko neskak Azpeitiko Kiroldegian izan ziren A fasean lehiatzeko.

 

Oihane Urain Kadete A mailan banaka leihatu zen, eta 12. postuan sailkatu zen. Senior A mailan, Ainhize Azpiazuk, zazpigarren postua lortu zuen. Jubenil A mailan 10 mazoen modalitatean Garazi Urdalleta, Brisa Piuquen, Maria Santizo, Oihane Urain eta Ainhize Azpiazu lehenak izan ziren. Banaka, mazoekin, Garazi Urdalleta bederatzigarren sailkatu zen, eta Maria Santizo bosgarren.

Infantil mailan, bost uztaiekin, Laura Alberdi, Aitana Sanchez, Mirari Iturbe, June San Juan eta Ruth Sanchez hirugarrenak izan ziren. Banaka, modalitate berean, Aitana Sanchezek laugarren postua lortu zuen. Hurrengo jardunaldia otsailaren 24an jokatuko dute, Bergaran. Bertan izango dira alebinak, infantilak eta benjaminen lau talde.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide