Maxixatzenen zozketak

'Go!azen 4.0' musikalerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 6a, 10:32

Otsailaren 24an, 'Go!azen 4.0' musikala ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera banatuko ditu otsailaren 12an. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

 

Azpeitiko esklaben komentua nola deitzen da Go!azen telesailean?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, otsailak 11, igandea, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta datorren astelehenean jakinaraziko da Webarruen.

Zozketan zorterik izan ez dutenek musikalera joan nahi izanez gero, sarrerak salgai egongo dira otsailaren 13an, Baztartxoko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Sarrerak eserlekuaren zenbakiarekin banatuko dira eta bakoitzak gehienez sei sarrera eroski ahal izango ditu. Bakoitzaren prezioa 6 euroko da.

Otsailaren 24an, 'Go!azen 4.0' musikalaren bi emanaldi izango dira: bata 17:00etan izango da eta bestea, 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide