'Txikia IV.a'-k Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala jokatuko du

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 5a, 13:24
Argazkian, 'Atutxa II.a' eta 'Txikia IV.a'.

Joan den zapatuan, otsailak 3, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa 'Eusko Label Saria' jokatu zuen Julen Alberdi Txikia IV.a-k Aitzol Atutxa Atutxa II.a-rekin batera. Abadiñon (Bizkaia) izan zen norgehiagoka, eta proba irabaztea lortu zuten, 19:45 denbora eginda. Ugaitz Mugertza Mugertza II.a eta Joseba Otaegi Otaegi bikoteak izan zituzten aurkari, eta horiek 21:25 denboran bukatu zituzten lanak. Garaipen horri esker, 2018ko txapelketako lehen finalistak izango dira, beste bi bikoterekin batera. Finala Azpeitian izango da, martxoaren 4an. 

Abadiñoko probalekua goraino bete zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide