Santa eskean makilak astinduz

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 4a, 11:56

Floreaga Ikastetxeko ikasle eta guraso talde bat santa eskean atera da gaur goizean, Santa Ageda bezperan. 30 lagun inguruko taldea osatu dute, eta kalerik kale giroa alaitzen ibili dira trikitixa, kopla eta makila doinuekin. Trikitixarekin aritu dira Alazne Uranga eta Ane Etxeberria, eta koplatan Joxe Mari Altuna, Naia Arrizabalaga, Julene Iturbe eta Juan Inazio Sudupe.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide