'The Square', 'Oihaneko kuadrilla' eta 'Los archivos del Pentágono' filmak eskainiko dituzte asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 31a, 09:39

Asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian: The Square, Oihaneko kuadrilla eta Los archivos del Pentágono filmak emango dituzte ostiraletik astelehenera bitartean. Zapatuan Txarriboda antzezlana dela eta, ez da film emanaldirik izango antzokian.

 

The Square filma, ostiralean 22:00etan hasiko da. Zapatuan taularatuko duten Txarriboda antzezlana dela eta, film emanaldirik ez da izango larunbatean. Igandean, 17:15ean, Oihaneko kuadrilla haurrentzako filma emango dute, eta ondoren, 19:30ean, Los archivos del Pentágono. Otsailaren 5a, astelehena, ikuslearen eguna izango da, eta 20:00etan hasita, Los archivos del Pentágono filma eskaniko dute. Jarraian asteburuan emango dituzten hiru filmen laburpenak:

The Square filmaren bideo laburpena:

 

Oihaneko kuadrila filmaren laburpena:

 

Los archivos del pentagono fimaren laburpena:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide