Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planari ekarpenak egiteko aukera

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 29a, 13:00

Udalak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planaren zirriborroa landu du eta herritarrei zabaldu die nahi duen orok ekarpenak egin ditzan. Horretarako otsailaren 11ra arte luzatu da epea.

 

Dokumentua ikusi eta ekarpenak egiteko sartu www.azkoitia.eus webgunera edo idatzi berdintasuna@azkoitia.eus helbidera.

Planaren helburu nagusiak dira, besteak beste, udal administrazio orokorraren jardueran genero ikuspegia indartzea, herritarren artean genero kontzientzia bultzatzea eta emakumeen autonomiaren garapena sustatzea, edota Azkoitiko indarkeria matxista aztertzea eta horren adierazpenei aurre egitea.

Dokumentuak ardatz eta helburu nagusiak jasotzeaz gain, ekintza plana biltzen du.

Dokumentua ikusteko eta ekarpenak egiteko lotura.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide