Plaza Ondo Jubilatuen Elkartea zapatuan zabalduko da

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 26a, 10:32

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak bihar, zapatua, zabalduko ditu ateak. Urtarrilaren 15etik itxita egon da lurzoruaren konpontze lanengatik. Lurra lixatu eta barnizatu dute, besteak beste.

 

Batetik, elkarte barruko zorua konpondu dute, eta bestetik igogailuaren eta eskaileren aurreko zorua. Bertako ile-apaindegi zerbitzua jada martxan dagoela jakinarazi dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide