Familientzako ate irekiak Bizilore Eskola Aktiboan

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 22a, 12:35

Otsailaren 3an, zapatua, familientzako ate irekiak antolatu dituzte Bizilore eskola atiboan, 11:00etatik aurrera.

 

Ate irekietarako izen ematea Biziloreko webgunean edo 637 705 720 telefono zenbakian egin beharko da.

Bizilore irabazi asmorik gabekoa den Hazitik Kooperatiba Integrala koop. elkartearen baitan kokatzen den proiektua da, zeinetan hezkuntzarekin zerikusia duten lan lerroen artean eskola dagoen.
Bizilore eskola, 2-12 urte bitarteko eskola aktiboa da, «umearen ongizatea ziurtatu eta garapen osoa bultzatzea helburu duena».
 
Ume baten guraso edo tutore izanik Bizilore ezagutzeko jakin mina baduzu(e) otsailaren 3an egingo diren ate irekietan parte hartzera animatzen zaitu(zte) Bizilorek. Bertan proiektua bere osotasunean ezagutzeko aukera izango da eta zehazki eskolaren oinarriak zein egunerokotasuna ezagutu eta ikusteko aukera.
 
INFORMAZIO PRAKTIKOA
 
DATA: Otsailak 3, larunbata
PREZIOA: Doan
TOKIA: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
ORDUTEGIA: 11:00-13:30
HIZKUNTZA: Euskara
INFORMAZIO GEHIAGORAKO: 
- Emaila: eskola@bizilore.eus
- Tlfnoa: 637 705 720
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide