Felisa Etxabe: «Garai batean, dena bekatua zen»

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 19a, 17:01
Felisa Etxabe.

Felisa eta Flora Etxabe ahizpa azkoitiarrek 100 urte bete dituzte, eta Euskadi Irratiako Faktoria saioan elkarrizketatu dute Felisa. Bere bizitzaren errepasoa egin du; gerra garaiko kontuak gogoratu ditu eta baita ezkondu osteko urte zoriontsuak ere.

 

Felisa eta Flora Etxabe ahizpa bikiek 100 urte bete dituzte aurten, Errege Egunean. Felisa Etxaberekin izan dira irratiko kideak Elgoibarko bere etxean eta bere bizitzaren errepasoa egin du haiekin. Belarriak oker, baina burua ezin hobeto duela esan du, eta ahizparekin 100 urtetara iristea bere ametsa zela aitortu du.

 

Entzun elkarrizketa osorik loturan

 

Irakurri Maxixatzen aldizkarirako egindako elkarrizketa loturan

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide