Hiru zebra bide konponduko ditu Udalak eta errepidea moztuta egongo da bi egunetan

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 19a, 15:14

Ibai Ondo eta Xabier Munibe kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira astelehenean eta asteartean, hau da, urtarrilaren 22an eta 23an. Zebra bideen konpontze lanek eraginda itxiko dira bi errepideak.

 

Astelehenean fresaketa eta asfaltatze lanak burutuko dituzte eta asteartean, pintaketa lanei ekingo zaie. Hiru zebra bide berrituko dira. Bi Ibai Ondo kalean eta bat, Xabier Muniben.

Alternatiba gisa, herrigunera doazen ibilgailuak Plaza Berritik barrena desbideratuko dira. Jausoro eta Altzibartik datozenak, berriz, bariantea erabili beharko dute edo Aingeru kaletik sartu.

Litekeena da lanak burutzen ari diren bitartean, gune edo kale bat libre geratzea. Kasu horretan, Udaltzainek kale bat edo bestea puntualki ireki dezakete. Edozein kasutan, ahalegina egingo da normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide