Paula Kasaresen hitzaldia 'Familiaren garrantzia haurrak euskaldun haztean' izenburupean

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 18a, 10:04
Paula Kasares.

Paula Kasares soziolinguista eta NUPko irakasleak hitzaldia eskainiko du otsailaren 1ean Floreaga Salestar Ikastetxeko bideo gelan, 17:30ean. Familiaren garrantzia haurrak euskaldun haztean izango du hizpide. Floreagatik gonbidapena luzatu nahi zaie herritar guztiei, hitzaldia irekia eta doakoa izango baita.

 

Hitzaldiak irauten duen bitartean, ikastetxean umeen zaintza zerbitzua eskainiko da. Izen emate epea urtarrilaren 25ean amaitzen da.

Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi  edo 943 853 043 telefono zenbakira dei dezakezue.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide