Lurraldebusen gaueko zerbitzu bereziak San Sebastian bezperan

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 17a, 18:14

Urtarrilaren 19an, gaueko zerbitzu bereziak jarri ditu Lurraldebusek Azpeititik Azkoitira joateko. Bestalde, San Sebastian egunean Donostian geltoki aldaketa izango da UKO 1 linean, haurren danborradagatik.

 

 

 

Urtarrilaren 20an, berriz, Donostian geltoki aldaketa izango da UKO 1 linean, haurren danborradagatik. San Sebastian egunean Donostiatik, 10:05ean, 11:05ean, 12:05ean, 13:05ean eta 14:05ean ateratzen diren zerbitzuek ez dute geldialdirik egingo Askatasunaren Hiribidean. Ordezko geltokia Zubieta kalean 14. zenbakian izango da, Zaragoza plazaren aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide