Inauteriak 2018

Inauterietako bi lehiaketetarako izen ematea zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 15a, 18:33

Zabalik dago inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan parte hartzeko izen emate epea. 

 

Parte hartu nahi izanez gero, udaletxeko Harreran eman behar da izena. Horretarako azken eguna otsailaren 8a da, osteguna, hain zuzen.

Mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gutxienez 16 urte izatea. Bestetik, partaideak otsailaren 10ean, 19:00etatik 20:30era, plazatik pasatu beharko dute ezinbestean. Epaimahaia tabernak ikustera 20:30etik aurrera joango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide