2018ko odol ateraldien egutegia

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 13a, 11:57

Odol emaileen elkarteak 2018ko odol ateraldien egutegia jakinarazi du. Argazkian dituzue gorriz markatuta odol ateraldiak izango diren egunak. Gogoratu, astelehenetan izaten direla beti ateraldiak, ohiko ordutegian, berdura plazan. 

 

Dei berezia etxean gonbidapena jaso duzuenoi eta odola emateko pausoa emateko bultzadatxoa behar duzuenoi. Ez ahaztu keinu TXIKI batek laguntza HANDIA ematen diola beharrean dagoenari!

Berdura plazan egongo dira zuen zain 17:00etatik 21:00etara. Ez utzi hurrengo baterako!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide