Atano III.a Buruz Buruko Pilota Txapelketarako izen ematea zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 12a, 09:32

Zabalik dago Atano III.a Buruz Buruko Pilota Txapelketarako izen ematea. 8 urtetik 13 urte bitarterako pilotariek urtarrilaren 24ra arteko epea dute txapelketan izena eman eta lehiatu ahal izateko. Izena Gurea pilotalekuan egin behar da, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara.

 

Aurtengoa txapelketaren 34. edizioa izango da. Orain arteko txapelketak 7 eta 14 urte bitartekoentzat izan dira, baina Oteiza Pilota Kirol Taldeak aurten 8-13 urte bitartekoentzat izatea erabaki du. Txapelketari dagozkion pilota partidak astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan edo igandeetan jokatuko dituzte, Gurea pilotalekuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide