Jubilatuen elkartea bi astez itxita egongo da

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 11a, 18:49
Plaza Ondo jubilatuen elkartea.

Plaza Ondo jubilatuen elkartearen egoitza itxita egongo da, urtarrilaren 15etik 29ra, lurra berritu behar dutelako. Besteak beste, lurra lixatu eta bernizatuko dute egun horietan. Aurreikuspenen arabera, bi astez egongo da itxita, baina lanak azkarrago amaitzen badituzte, lehenago irekiko ditu ateak elkarteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide