maxixatzen.eus

Gabonetarako postrerik gozoena: polboroia

  Besterik  Azkoitia

Maite Zubizarreta gozogileak honako errezeta hau proposatu zigun abenduko aldizkarian aurtengo Gabonetarako:

Gabonetarako postrerik gozoena: polboroia
Maite Zubizarreta, gozogilea. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Osagaiak:

- 250 gramo txerri gantz

- 250 gramo glas azukre

- 500 gramo irin

- Esentzia (banilla, intxaur muskatua, kanela...); gustuaren arabera, aukeran

 

Errezeta:

Lehengo eta behin, irina txigortu egin behar da (labean 200 gradutan, 7 minutuz) eta ondoren bahetik pasatu.

Txerri gantza (epela baldin badago, hobe) azukrearekin nahastu, eta nahi den esentzia bota (esaterako, kanela eta intxaur muskatua elkarrekin ondo etortzen dira).

Ondoren, irina gehitu eta, eskuekin osagai guztiak ondo nahastuz, masa egin.

Masa mehetu eta nahi den forma eman, eta gero labean sartu 10 minutuz 150 gradutan.

Ateratakoan hozten utzi eta, ondo hoztutakoan, nahi izanez gero, dekoratu txokolate beltz nahiz zuriarekin, glas azukrearekin, almendra txigortuarekin…

Azkenik, koloretako zetazko paperean bildu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa