maxixatzen.eus

Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

  Aisia  Azkoitia

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek
Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, hilak 11:

Atraskua: txanpinoiak eta Errioxako txorizoa.

 

Dean: patata-tortilla, haragia saltsan eta txorizo egosia.

Etxe-Aitz: haragi bolak tomatearekin eta enpanadillak.

Koxka: haragi bolak, patata minak eta abar.

Latz: urdaiazpiko egosiaren eta gaztaren nahaskia, bakailaoa ajoarriero erara eta arrain pastela.

 

Tta-kun: txistorra eta barbakoa taloa.

Txalintxo: txorizo egosia.

Zurt: gazta eta urdaiazpiko tarta eta txanpinoiak saltsan.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa