Xabier Artetxe: «Egunero lan egin behar dugu partidak irabaztea merezi izateko»

Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 10a, 16:12
Xabier Artetxe, Anaitasunako entrenatzailea. / CD Anaitasuna.

Azkoitiko Anaitasuna futbol klubeko gizonen lehen taldeko entrenatzailea da atzotik Xabier Artetxe (Azkoitia, 1987). Orain arte talde horretako prestatzaile fisikoa izan da, baina Igor Quindosek entrenatzaile postua utzi berri duenez, haren lekukoa hartu du. Atzo izan zuen taldearekin aurreneko entrenamendua, eta «ondo» ikusi zuen bere burua.

 

Erraz eman al diozu baiezkoa proposamenari?
Bai, berehala esan nuen baietz. Orain arte talde horri laguntzen aritu naiz, eta pixka bat gehiago laguntzeko aukera baldin badago, jokalarien onena ateratzeko, prest nagoela esan nien. Gainera, ikusten dut taldeak gehiago eman dezakeela, eta ez nuen asko pentsatu beharrik izan.

Aldaketa handia izango al da zuretzat?
Prestatzaile fisiko lanetan aritu naiz azken bi urte eta erdian, eta, egia esan, Quindosek beti nigan konfiantza handia izan duenez, asko parte hartu izan dut entrenamenduetan. Egunerokotasunean ez dut uste aldaketa handirik izango denik. Hori bai, partidak gidatzerakoan aurkariak gehiago aztertu beharko ditut, eta partidetan gehiago parte hartu beharko dut. Orain arte egiten nuena baino zerbait gehiago egingo dut, baina ez da horrelako aldaketa izango. Pixka bat ezberdina izango da, baina gustura nago.

Espainiako Hirugarren Mailako talde bat entrenatzen duzun lehen aldia da. Erronka bat al da hori zuretzat?
Bai. Erronka zaila izan daiteke, baina polita ere bai. Gustatu ere hauxe egiten zaigu, eta ilusio pixka bat ere pizten dit. Nik dakidana besteei irakasten saiatuko naiz, eta nik ere ikasten joan beharko dut pixkanaka-pixkanaka mundu honetan.

 

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide