Errege bezperan Erniarraitzek parrokian abestutako bertsoak

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 10a, 12:49
Julene Iturbe, Naia Agirrezabal, Onditz Alberdi eta Haritz Alberdi.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Onditz Alberdi, Julene Iturbe, Haritz Alberdi eta Naia Agirrezabal bertsolari gazteek kabalgatako egunean Errege magoei parrokian abestutako bertsoak:

 

Ondorengo bi bertsoen doinua: Bazkaltzean gogoa neukan

Onditz Alberdi:

Urtero bezelaxe etorri

zarete_Axkoitti aldera,

jende pillo bat gaur zuengatik

atera baita kalera.

Zuek karameloak botatzera

gu ekarriko esatera,

eta_opari mordo bat ekarri

txintxo portatu baikera.

 

Haritz Alberdi :

Urrutitikan hiru errege

dotore bezain suabe,

zaldi gainean etorri dira

distiratsu ta mirabe,

mezu hau zuei doakizue

ozen eta lotsagabe,

ume bakar bat ez dadin gera

zuen oparirik gabe!

 

Ondorengo bi bertsoen doinua: Gabeko izar

 

Julene Iturbe:

Nahiz ta «Ekarriko» oihukatuz

ez garen hasi oraingoz,

laurok hurbildu gara ahotsak

plaza hontan uzteko asmoz,

beste_era baten, baina gu ere

zuei eskatzera gatoz

etxe guztitan utz dezazuen

nahikoa magia ta poz

 

Naia Agirrezabal:

Kaixo_erregeak gaur al zatozte

mila opari banatzera

eta Azkoitiko kaleetan

karameloak botatzera

bertso honen bidez nator ni

gauzatxo bat eskatzera

irri mordoa ta osasuna

ekarri Azkoitti aldera.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide