Maxixatzenen zozketak

Maxixatzeneko Zakelmarik 50 euroko txekea zozkatuko du

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 9a, 11:22

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Herrixen Merkatari Elkarteak lortutako akordioari esker, bi hilean behin, 50 euroko txekeak banatuko ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean.

 

Datorren hiletik aurrera, herriko dendetan gastatzeko, Herrixenen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek aldizkarian zehar Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna urtarrilaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, izen-abizenak eta telefonoa idatzita.

Oraindik ere Maxixatzeneko bazkide ez bazara, eta proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, sartu lotura honetan eta egin zaitez bazkide, urtean 25 euro soilik ordainduta. Eman zure aletxoa euskarari. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide