Xabi Orozek Bartzelonaren aurka lortutako saskiratzea, jardunaldiko onenen artean

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 4a, 14:58
Orozek txikitzea egin zuen unea.

Xabi Orozek joan den asteartean Bartzelonaren aurka lortutako saskiratzea 13. jardunaldiko zazpi jokaldi onenean artean sartu du Endesa Ligak. Orozek egindako txikitzea seigarren jokaldi onena bezala izendatu dute.

 

Orozek joan den asteartean bigarren laurdenean egin zuen birrintzea; 32-38 jartzeko balio izan zuen saskiratzeak. Ia 14 minutu jokatu zituen jokalari azkoitiarrak, baina Delteco GBC talde donostiarrak 77-101 galdu zuen Bartzelonaren aurka, Ilunben. Ikusi, jarraian, Xabi Orozek Bartzelonaren aurka egindako txikitzea:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide