Xabier Munibe haurreskolan matrikulazioa egiteko epea datorren astelehenean irekiko da

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 4a, 11:05

Xabier Munibe haurreskolan matrikulazioa egiteko epea datorren astelehenean irekiko da. Urtarrilaren 8tik 12ra —biak barne— izango da.

 

Halere, adierazi dute ikasturtean zehar ere posible dela matrikulatzea. Haurra matrikulatzeko «jaiota egotea behar beharrezkoa» dela azpimaratu dute, eta bertan hasteko «gutxienez 16 aste izan behar ditu».

Matrikulako imprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Auzmendi bidean duten egoitzara jotzeko adierazi dute, edota 94380737 telefono zenbakiaren bitartez zein azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus helbide elektronikoaren bidez kontaktuan jartzeko.

 

Xabier Munibe haurreskolaren eskaintza:

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskola zortzi gelaz osatuta dago, eta 0-2 urte bitarteko haurrei zeuzenduta dago. Haurreskola goizeko 07:30etatik 17:00etara arte egoten da zabalik.

- 0-1 urteko gela 8 haurrez osatua dago. Bi hezitzaile.

- 1-2 urteko gela 13 haurrez osatua dago. Bi hezitzaile.

«Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira; sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar», azaldu dute haurreskolako arduradunek.

«Material aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona bakoitza bere izaera haurtzarotik garatzen hasten da.Horretarako, kanpo zein barne espazio zabalak erabiltzen ditugu. Aurten estreinatu dugun kanpo espazio estaliak (proiektuaren lehen zatia) aukera zabalak eskaintzen dizkigu guzti hori aurrera eramateko» adierazi dute haurreskolatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide