70 gaztetxok hartu dute parte patata-tortilla lehiaketan

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 3a, 15:06
Argazkian, saridunak zinegotziekin, hezitzaileekin eta kultura teknikariarekin.

Gaur eguerdian patata-tortilla lehiaketa izan da Kontzejupen. Guztira, 70 gaztetxok hartu dute parte, eta 23 tortilla aurkeztu dira. Guztiak dastatu ostean, irabazleak hauek izatea erabaki du epaimahaiak: Haritz Alberdi, Urko Sudupe eta Oihan Etxaniz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide