Juan Ramon Tapia pilotari ohia hil da

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 3a, 13:43
Jaun Ramon Tapia 'Tapia II.a', argazkian ezkerrekoa.

Juan Ramon Tapia Juaristi 'Tapia II.a' (Azkoitia, 1943) pilotari ohia atzo hil zen Oiartzunen, 74 urte zituela. Tapiaren aldeko hileta elizkizuna gaur, hilak 3, izango da Oiartzungo Esteban Deunaren parrokian, 19:00etan.

 

'Tapia II.a'-k1961ean egin zuen debuta esku pilotan. 'Tapia II.a' aurrelaria izan zen, eta bere bolea eta azkartasuna zituen bereizgarri. Gainera, Gipuzkoako kirolari onena izendatu zuten 1964ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide