Crowdfunding kanpaina abiatu dute, Gipuzkoako hondakinen kudeaketa herritarrek erabakitzeko

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 3a, 10:45

Abenduaren 16an aurkeztu zen Gipuzkoak bizi duen hondakinen kudeaketaren inguruko arazoa konpontzeko HITZARTU ekimena. Herritik sortutako esku-hartzeko prosezua martxan jar dadin beharrezko finantziazioa lortu nahi dute herritar eta eragileen artean. Interes politiko eta enpresarialenganako independientzia ziurtatzea du helburu. Horretarako Crowdfunding kanpaina bat abiatu dute, hilabete eskaseko iraupena izango duena (abenduak 16 - urtarrilak 24).

 

HITZARTU parte-hartze prozesu bat da, Gipuzkoako gizarte zibilaren ekimenez, demokrazia ordezkatzaileak bermatu ahal izan ez duena egitea helburu duena. Foro irekia eta anitza osatuko da, hondakinen kudeaketaren inguruko kezken, jakin minen eta iritzi guztien gainean hitz egiteko.

HITZARTUren helburua, aniztasunetik, elkarrizketa, informazioa, eztabaida eta parte-hartzeaz, hondakin gatazkari konponbide adostu eta demokratiko bat ematea da, hiru irizpide nagusiren baitan: gizarte-kohesio handiagoa, ingurumen eta osasun babes handiagoa, eta Europako politiken betetzea.

  • Herritarren parte hartze prozesua burutzea.
  • PIGRUG (hondakinen kudeaketa plan integrala) 2017-2030 idaztea.
  • Hiri hondakinen kudeaketa hitzarmen bat lortzea.

Horretarako abendua eta urtarrila bitartean crownfunding eta auzolan kanpaina bat burutuko da.

Berme batzordea ere eratu dute. Hauek osatzen dute taldea:

Pedro Ibarra Güell (Getxo)

UPV/EHUko Zientzia Politikoetako katedraduna. Parte Hartuz-eko fundatzailea, hau da, demokrazia parte-hartzailearen gaineko ikerketa taldearena. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle gonbidatu, baita Florentziako IUEkoa, Bordeleko Unibertsitatekoa eta Nevadako Unibertsitatekoa (AEB).

Ernesto Ganuza Fernandez (Madrid)

CSICeko zientzialari titularra. Doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Revista Internacional de Sociologiako idazkaria, eta Investigación Participativa Masterreko koordinatzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.

Juan José Álvarez Rubio (Zumaia)

Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna UPV/EHUn. Eusko Ikaskuntzako Saria 2015. urtean. Instituto de Gobernanza Democráticako idazkaria.

Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa)

Euskadiko Auzitegi Goreneko Sozial alorreko Salako presidentea. Lan Eskubideen eta Seguridad Sozialeko irakasle asoziatua UPV/EHUn. Jueces para la Democraciako kidea.

Bernardo Atxaga (Asteasu)

Ekonomian lizentziatua. Euskaltzaindiako kidea. Idazlea. Euskadi Saria (1089, 1997, 1999). Espainiako Narratiba Saria (1989) Milepages Saria (1991), Tres Coronas de los Pirineos Atlánticos Saria (1995), Eusko Ikaskuntza Saria (2002), Poesiazko  Cesare Pavese Saria (2003), Espainiako Kritikaren Saria (1978,1985,1988,1993, 2003).

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide