Milioitik gora bisita izan ditu 'Maxixatzen.eus'-ek 2017an

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 2a, 13:20
2017an, milioitik gora bisita izan ditu 'Maxixatzen.eus' atariak.

Google Analyticseko datuen arabera, 'Maxixatzen.eus'-ek 1.230.061 bisita izan ditu 2017an; eguneko, batez beste, 3.300 bisita baino gehiago. 2016an, berriz, 744.277 bisita izan zituen.

2017an Maxixatzeneko erabiltzaileen artean gehien irakurri diren edukiak hauek izan dira:

 

 

1. Azkoitiar batek aurtengo andramaixetan izandako «ankerkeria onartezin» bati buruz idatzitako gutuna

2. Ezgaitasuna duen ume baten guraso izatearen ikuspegia

3. Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

4. Sexu eraso bat salatu dute Azkoitian

5. Polemika sortu du sare sozialetan Aizpurutxon zabor bilketan ari den kamioi baten bideoak

6. Azkarateko istripu larria, bideoan

7. Hiru pertsona hil dira Azkarate gainean izandako trafiko istripuan

8. Azkoiti bizi eta alai baten alde

9. Emozioz gainezka hartu dute Korrikako testigua azkoitiarrek

10. II. Lasterketa Solidarioa, iruditan

 

Sakelako telefonoetako bisitak gora

Sakelako telefonoetatik gero eta jende gehiagok bisitatzen du Maxixatzen.eus. 2017an, esaterako, mugikorretetatik etorri dira bisiten %67,90, ordenagailuetatik %25,48 eta tabletetatik %6,63.

 

 

Sare sozialak

Sare sozialetatik etortzen da bisiten herena baino gehiago, %36,44, eta, batez ere, Facebooketik. Gainera, 2.266 lagunek atsegin dute Maxixatzenen Facebookeko orria, iaz baino 536 gehiagok. 

 

Eskerrik asko gugan konfiantza jarri duzuen erabiltzaileoi. Herriko informazioa euskaraz zabaltzen jarraituko dugu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide