Txomin Manterolak jaso du Errigorako saskia

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 23a, 11:40
Txomin Manterola Errigorako saskiarekin.

Atzo egindako zozketaren ostean, Txomin Manterolak gaur jaso du Errigorako saskia. Bera izan da Maxixatzeneko bazkide guztien artean egindako zozketako irabazlea.

 

Nafarroako Erriberan sortutako Errigora proiektuaren saski beltza eskuratu du Manterolak. Olioa, pikillo saltsa, esparragoak, alkatxofak eta beste hainbat kutixiz osatutako saskia izango du gozagai. Zorionak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide