Ignaziotar Lurraldea proiektu turistikoak EDEN saria irabazi du

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 20a, 18:00

Ignaziotar Lurraldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeak garatzen duten turismo kulturaleko proiektua izan da EDEN, Europear komisioaren Bikaintasunerako Europear jomugak (European Destinations of Excellence), sarietako garaile 2017-2018 urteetarako.

 

Turismo Kulturala EDENen irabazle izateko arrazoi nagusia, hiru eskualdetako herrien ondare historiko kultural aberatsa proiektu amankomun bateratzea izan da. Izan ere, Ignaziotar Lurraldea proiektuak Inaziotar Bidea, Hiru Tenpluak (Loiola, Antigua eta Arantzazu) eta herrietako baliabide historiko artistiko kulturalak elkar eragiten duten espazio bizi bat islatzen du.

Gainontzeko estatuetako irabazleekin batera, sari banaketa martxoaren 22an Bruselan izango da. Estatu mailan, berriz, 2018ko Fitur azokan egingo da aitortza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide