Oparitu Maxixatzenen bazkidetza!

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 20a, 12:23

Gabonetarako opari bila al zabiltza? Oparia originala izatea nahi al duzu? Maxixatzeneko urte osoko bazkidetza izan daiteke horretarako aukera. Egizu bazkide zure lagun, familiako kide edo dena delakoa, urtean 25 euro ordainduta.

 

Honako bide hauek erabili ditzakezu, bazkide egiteko:

Webguneko formularioa beteta, datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, adina, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, kontu korronte zenbakia eta NAN zenbakia) maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora bidalita edo 688 84 63 51 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide