'Suburbicon' filma eskainiko dute asteburu honetan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 19a, 09:23

Asteburu honetan Suburbicon filma emango dute Baztartxo antzokian. Zapatuan, 22:00etan, eta astelehenean, 19:30ean izango dira bi emanaldiak. Ostiralean, 16:00etan eta 18:30ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Borobilean ikuskizuna emango dute.

 

Igandean, Eguberri bezperan, ez da emanaldirik izango, eta astelehenean, Eguberri Eguna dela eta, 19:30ean izango da emanaldia 20:00etan izan beharrean.

Suburbicon filmaren bideo laburpena:

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide