Azkoitia Lagunkoiak asteazken honetan egingo du hileroko bilera

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 18a, 16:06

Azkoitia Lagunkoiak asteazken honetan, abenduaren 20an, egingo du urtea itxi aurreko azken bilera. Taldea Elkargunean bilduko da 18:00etan, eta parte hartu nahi duen orok ateak zabalik ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide