Zein da Gabonetan falta ezin den menu bat?

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 16a, 10:21
Argazkian, Maite LarraƱaga eta Ander Oruesagasti, Bittor harategian.

Ander Oruesagasti sukaldariaren errezeta argitaratu genuen iazko abenduko Maxixatzen aldizkarian. Gabonetan prestatzeko aproposa izan daitekeen menua proposatu zigun Oruesagastik. Hemen errezeta:

 

«Garai batean, Gabonetan ez zen horrenbesteko janaririk eta janari aukerarik izaten. Lehen, azalorea, aza eta intxaur saltsa izaten ziren Gabonetako menuan.

Orain, ordea, gauza asko aldatu dira, eta mahaiaren bueltan ez dira falta izaten urdaiazpikoa, esparragoak eta, nola ez, etxean egindako fruta goxoak.

Azkoitian oso ezaguna dugun Mari frutategiko bakailaoa erabilita, bakailao entsalada bat egin genezake, eta, bukatzeko, Bittor harategian aurki dezakegun Azkoitiko baserritarren arkume erre pixka bat.

Postre gisa, berriz, barietate ugariko gozoak aterako nituzke mahaira; hau da, turroiak, mazapanak eta garaiko gozoak.

Bertako produktuak erabilita, menu erraz eta goxo ugari lor ditzakegu.

Besterik gabe, eguneroko menuan osasuna eta bakea izan ditzazuela opa dizuet.

Urte berri on zoriontsua Maxixatzenen zale guztioi!»

Ander Oruesagasti Altuna

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide