Ramon Oñederra 'Kattu'-ren omenezko ekitaldiak datozen egunetan

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 16a, 09:09

Datorren asteartean, hilaren 19an, 34 urte beteko dira GALek Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zuela, eta urteurren horren harira, haren omenezko ekitaldiak antolatu dituzte Kalera kalerak, Ernaik eta Sortuk.

 

Honako ekitaldiak antolatu dituzte datozen eguneratarako:

Igandean, hilak 19, 10:00etan, xake txapelketa egingo dute Kukltur etxeko Anaitasuna Kakute xake taldearen lokalean. 33. edizioa izango da aurtengoa, eta bost minutuko partidak jokatuko dituzte. Ondoren Errexil tabernara joango dira pintxoak jatera.

Xake txapelketaz gain, igandean lore eskaintza egingo diete Kattu-ren senideei, 13:30ean.

Bukatzeko, astelehenean, Leire Ibarguren idazlearen Laura esaten zioten liburua aurkeztuko dute, Elkargunean, 19:00etan. Bertan, Miren Odriozola azpeitiarrak El Salvadorren eta Euskal Herrian bizitako borrokak daude jasota.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide