Datozen egunetarako proposamen berriekin dator Mintzalagun egitasmoa

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 12a, 16:13

Mintzalagun egitasmoa proposamen berriekin dator eta datozen egunetan euskara eta aisia uztartzeko gonbitea luzatu dute arduradunek. Euskara ikasten ari direnek edo praktikatu nahi dutenek mingaina astindu dezaten bi jarduera antolatu dira: Pintxo-potea eta Zestoako Lili Jauregira bisita.

 

Pintxo-potea ostegun honetan, abenduaren 14an, egingo dute eta AEK-ko ikasle eta mintzalagunez gain, euskara praktikatu nahi duten guztiak gonbidatuta daude. Hitzordua Ikurriñaren plazan 19:00etan jarri dute.

Larunbatean, berriz, abenduaren 16an, Lili Jauregia ezagutzera egingo dute txangoa. 12:30ean izango da bisita.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu AEKra edo Udaleko Euskara sailera: 943 15 10 89 / 943 85 71 75.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide