Gabonetako Tailer Teknologikoak 10 eta 14 urte bitartekoentzat

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 11a, 11:39

Gazte Astearen barruan, Gabonetako Tailer Teknologikoak antolatu dira 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat Musika eta Bideojokoa sortzen izenburupean.

 

Saioetan musika eta bideojokoak programatzen irakatsiko da Scratch eta Makey-Makey erabiliz. Tailerrak Elkargunean izango dira, bertako KZgunean eta LH5-6 eta DBH1-2 mailakoei zuzenduta daude, 10-14 urte bitartekoei, alegia.

Elkargunean dagoen Gazte Informazio Bulegoan eman beharko da izena abenduaren 18tik 22ra bitartean. Tailerrak 45 euro kostako dira. Udalak %25ean finantzatu du ekimena. Saioak urtarrilaren 2, 3 eta 4ean izango dira, 09:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiagorako: 943 02 60 27 eta www.jolastek.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide