Ferran Llagosterak hilberri den Luis Iriondori idatzitako gutuna

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 11a, 11:19

Ferran Llagosterak bere lagun Luis Iriondo hilberriari idatzitako gutuna bidali dio Maxixatzeni. Llagostera (Bartzelona, 1947) kataluniar zinema zuzendaria da. Tarragonan Arte Grafikoak ikasteari ekin zion eta ondoren Arte Ederrak eta Pintura ikasketak hasi zituen Bartzelonan baina urte batzuk geroago ikasketak bertan behera utzi zituen eta Bartzelonako Aixela Zine Eskolan zinema ikasten hasi zen.

 

1968 urtean bere lehenengo film luzea zuzendu zuen, La Changa. 60. hamarraldi amaieran eta 70. hamarraldi hasieran Euskal Herriko oinarrizko enpresentzat dokumental mordoa zuzendu zituen. Urte batzuk geroago, telebistarako bilduma dokumentalak errealizatzeari ekin zion.

Besteak beste, Bar-Cel-Ona (1986), Gran Sol (1989) eta Terranova (1991) filmetan elkarrekin egin zuten lan.

Gutun hau bidali dio Maxixatzeni Ferran Llagosterak:

 

Luis Iriondo, laguna…

Musikari bat…?

Kazetari bat…?

Abeslari bat…?

Publizista bat…?

Dandy bat…?

Baserritar bat…?

Aktore bat…?

Enpresari bat…?

Konposatzaile bat…?

Abenturazale bat…?

Esatari bat…?

Autodidakta bat…?

Ekoizle bat…?

Margolari bat…?

Bidaiari bat…?

Hiztun bat…?

Pertsona on bat…

Luis Iriondo.- Nire hilobia, hilartitz bat bezala, Cowardekin esan dezake:

'A talent to amuse – gozatzeko talentu bat…'

 

Laguna

Pertsonaia multifazetikoa izan zinen, gozatzeko eta dibertitzeko bizi izan zinena, beti Azkoitian bizi izan zinen munduko bidaiazalea, erraietako euskalduna, baserri batean jaio zinelako, eta munduko herritarra, munduan jaio zinelako, lagunen laguna, komunikatzailea inor baldin bada, proiektuen iruzurtia, xederik gabeko zure lurraren maitalea, helburuak izatea ez delako lana egitea… kulturaren langile nekaezina…

Luis, betiko Companys izango zara…, Simon Orozco…, kazetaria…, musikaria… eta batez ere laguna.

Ferran Llagostera

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide