'Autor' eta 'El pequeño vampiro' filmak eskainiko dituzte asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 7a, 11:21

Datorren asteburuan bi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Guztira bost emanaldi izango dira ostiraletik astelehenera bitartean. Aste honetako filmak Autor eta El pequeño vampiro dira.

Autor filma egun guztietan emango dute. Ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean, 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean 20:00etan esakiniko dute. Aste honetako haurrentzako filmaren tartea El pequeño vampiro filmari emango zaio. 17:15ean hasiko da emanaldia.

Autor filmaren laburpena

Álvaro eta bere emazt Amandarekin bananduko da. Best-seller liburuen idazlea da Amanda eta bere ametsa egia bihurtzea erabakiko du: eleberri handi bat idaztea. Ezinezkoa egingo zaio, ordea, ez baitu gaitasunik ez eta irudimenik ere... Idazketako bere irakasleak zuzenduta, fikzioa errealitatearekin idazten dela jakingo du. Alvaro bere bizilagunak eta lagunak maneiatzen hasiko da historia bat asmatzeko, fikzioa gaindituko duen errealitatea gaindituko duen historia.

 

El pequeño vampiro filmaren laburpena

Rudolph 13 urteko mutil banpiroa da. Banpiro ehiztari bat Rudolph eta bere ingurua ehizatu nahian hasiko da, eta bizitza zailduko zaio.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide