Eneritz Arrietak irabazi du Emakume Master Cupeko Lehen Mailako finala

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 6a, 13:42
Eneritz Arrieta eta Maite Iriarte podiumean. Eitbk zuzenean eskaini du finala.

Eneritz Arrietak 31 urteko pilotari azkoitiarrak Emakume Master Cup lau eta erdiko pilota txapelketako txapela jantzi du gaur eguerdian. 22 eta 12 aise irabazi dio Arrietak Maite Iriarte azpeitiarrari. Lehen Mailako finala Sopelako (Bizkaia) pilotalekuan jokatu dute. Partida guztian aurretik izan da Arrieta, eta Iriartek lehia mantentzea lortu badu ere, azkoitiarra aise nagusitu da.

 

Hemen irakur daitezke Arrietari eta Iriarteri finalaren atarian Urola Kostako Hitzak egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide