maxixatzen.eus

Espetxe pastoraltzak Martutene espetxeko presoentzat opariak jasotzeko deia egin du

  Gizartea  Azkoitia

Parrokiako Pastoraltza Kontxeiluak preso daudenentzako materiala bilduko du parrokian bertan abenduaren 15era bitartean, Gabonetako kanpainaren barruan.

 

Taldeak eman beharreko materialaren zerrenda egin du, eta gehien behar dituzten gauzak honakoak direla adierazi dute: barruko arropa berria (mauka motza gizon-emakumeentzat), bainuko oinetakoak (41-44), kirol oinetakoak (41-44 gizonezkoentzat, 37-40 emakumezkoentzat), galtzerdiak, azazkalak moztekoak, turroi biguna eta plastikozko boligrafoak. Tabakoa (gorria), metxeroa eta pila txikiak, gutun-azalak, zigiluak, txandalaren galtzak eta kirol-jertseak ere eman daitezkeela azaldu dute.

Azkoitiko Espetxe Pastoraltzatik azaldu dutenez, «Donostiako Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak eta honen barne Azkoitikoak Gabonen poza eman nahi die espetxean dauden pertsona guztiei. Jainkoak maite gaituela sentitzeak ematen duen poza dugu Gabonetako pozaren jatorri».

«Espetxe baten hormen barruan oso latzak dira Gabonak. Sasoi horretan, senide maiteen faltaren ondoriozko bakardade sentimenduek eta iraganeko oroitzapenak indar berezia hartzen dute espetxean dauden pertsonen artean», adierazi dute Espetxe Pastoraltzako kideek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa