Olazar nagusi San Andresetako Kintopekoen Idi Dema Sarian

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 5a, 09:33
Argazkiak: Ibon Errazu

Olazarren idi pareak atzo gauean Arane Jatetxearen marka hobetu zuen, eta hori horrela, San Andresetako Kintopekoen Idi Dema Saria eskuratu du.

 

Guztira 50 plaza, lau zinta eta 2,84 metro egin zuen Olazarrek, Arane Jatetxeak baino zinta bat eta 1,55 metro gehiago egin zituen. Lehen sailkatuak Alegria eta Telleria izan zituzten itzain, eta 57 kiloko gain kargarekin aritu ziren. Bigarren sailkatuak, Arane Jatetxeko idiek, 100,5 kiloko gain karga izan zuten, eta A. Alegria eta Urrutia izan zituzten itzain. Hirugarren sailkatua, azkenik, San Pelaio izan zen. Horiek 46,5 kiloko gain karga izan zuten, eta Alegria eta Urrutia aritu ziren itzain lanetan. Azken idi pare horrek 48 plaza eta 2,97 metro egin zituen Gurea Pilotalekuko probatokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide