Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu eta ospatu dute herriko hainbat taldek

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 4a, 19:57

Euskararen Egunaren harira gaur arratsaldean ospatutako ekitaldian herriko taldeek izan dute protagonismo osoa. Lehendabizi udaletxeko batzar aretoan euskararen aldeko Adierazpen Instituzionala irakurri du Javier Zubizarreta alkateak, herriko talde ezberdinez inguratuta. Ondoren, plazara jaitsi dira eta han Silvia Etxaniz aurkezleak banan-banan oholtzara deitu ditu talde ezberdinetako ordezkariak. Guztiek euskara eurentzat zer den azaldu dute esaldi nahiz bertso bidez. Ondoren, bakoitzari hizki bat eman diote eta denen artean «Azkoittixek euskeraz bizi nahi du» esaldia osatu dute. Amaitzeko, Erniarraitz Bertsozale elkartearen bertsoa abestu dute plazara bertaratu diren guztiek elkarrekin.

 

Ekitaldian parte hartu duten taldeak hauek izan dira:

Xabier Munibe Ikastolako Udaberri Guraso Elkartea

Bizkargi Musika eta Dantza Eskola

Urola Lanbide Eskola

Urola Kostako Hitza egunkaria

Azkoitiko AEK Euskaltegia

Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Bizilore Eskola Aktiboa

Bixenta Mogel Elkartea

Azkoitiko Odol Emaileak

Zakela Kultur Elkartea

Iriaun taldea (Azkoitiko Nafar zuzterrak)

Ama Birjinaren Jasokundearen Parrokia

Plaza Ondo Jubilatuen Elkartea

Anaitasuna Futbol Taldea

Alai Batza

Herrixen Azkoitiko Dendarixek

Munibe Taldea

Zubi Aurre Igeri Elkartea

Elkarrekin Floreaga Salestar Ikastetxeko Guraso Elkartea

Parrokiko Pastoral Kontseilua

Tipi Tapa Elkartea

Xeye Atletismo Kirol Elkartea

Azkoitiko Jo Ta Txikiu Idi Proba Elkartea

Azkoitia BHIko Indarlan Guraso Elkartea

Erniarraitz Bertsozale Elkartea

Azkoitri Triatloi Kluba

Sostenipe Azkoitiko Talde Feminista

Azkoitiko Gure Esku Dago

Azkoitiko Gurutze Gorria

Iraurgi Abesbatza

Azkoitiko Udala

 

Honako bertso hau abestu dute guztiek batera:

Doinua: Bizitza kantu bat da.


Batzuentzat arrotza

besteen arnasa

dabil kalerik kale

dabil plazaz plaza

izan daiteke testu,

solasa, jolasa,

izan aurrez aurreko

edo mezu jasa

zuk nahi duzun moduan

hartu eta pasa!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide