Larrabetzu taldea IV. Orbel Jokuetako txapelduna

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 2a, 19:04
Hiru taldeetako lehiakideak eta aurkezleak, elkarrekin.

Gaur arratsaldean jokatu da IV. Orbel Jokuetako finala Elkargunean. Honako hiru talde hauek lehiatu dira: Aloha, Aittitte Mendikotekuk eta Larrabetzu.

 

Aurtengo edizioko irabazlea Maite Kaperotxipik, Ixabel Jauregik eta Lurdes Jauregik osatutako Larrabetzu taldea izan da 58 punturekin, Aloha bigarren 50 punturekin eta Aittitte Mendikotekuk taldea izan da hirugarrena 28 punturekin. Aurten ere Imanol Garcia eta Maite Alberdi aritu dira aurkezle lanetan.

Guztira hiru proba egin behar izan dituzte. Lehenengoan lau argazki eman zaizkio talde bakoitzari, eta argazkilariak zein izan diren asmatu behar izan dute. Bigarrengoan, talde bakoitzeko lehiakide batek abesti bat kantatu behar izan diote bere taldekideei, eta azkenengoan hitza pasa jokoa egin dute. Giro polita sortu da Elkargunean, eta bertaratu direnen artean kultur produktuak eta herriko tabernetan gastatzeko txekeak zozketatu dira.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide