Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalerdirako bi sarrera banatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 1a, 19:20
Argazkian, Jose Antonio Garate Alkorta bere bilobarekin.

Euskal Herriko Bertsozale elkarteak bihar, zapatua, Iruñean jokatuko den azken finalerdirako bi sarrera oparitu dizkigu, Maxixatzenen irakurleen artean banatzeko. Zozketa egin ondoren, Jose Antonio Garate izan da irabazlea, eta gaur etorri da sarrerak jasotzera Maxixatzenen bulegora.

 

Zozketan parte hartzeko aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolari gazteena zein den asmatu behar zen, eta Nerea Ibarzabal (1994) zen erantzun zuzena.

Asko izan dira asmatzaileak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren Jose Antonio Garate Alkorta izan da irabazlea.

Hitzordua bihar, abenduak 2, 17:00etan, izango da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Azken finalerdia izango da biharkoa, eta bertan erabakiko da final handirako zortzikotea.

Gozatu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide